Filosofia I


2015-2016 IKASTURTEA


ERREFUXIATUAK


Aurtengo ikasturtea modu berezi batean hasi dugu. Filosofia ezin da mundutik aparte bizi, ezin du bazter batean munduan gertatzen dena utzi. Hori dela eta Sirian gertatzen denari heldu diogu eta programazioaren azken gaiarekin lotu dugu: Herritartasunaren ikuspuntu filosofikoa

Ikasleek metodologia berri batekin egin dute lan, PBL (Problem-based learning) bezala ezagutzen den metodologia. Estatu bakoitzak hartu behar dituen errefuxiatu kopurua kontuan izan da, imajinatu dugu Ondarroako herriak familia bat babestuko duela. Familia aita-ama, amona eta 5 urteko neskatxo bat eta 16 urteko mutikoaz osatuta dago. Zer behar du Ondarruko herri batek horrelako egoerari aurre egiteko?, zer da prestatu behar dena?
Klasea taldetan banatu dugu eta bakoitza gai desberdinetaz arduratu da:
1. Jatorria.
2. Udaletxearekin harremanak.
3. Osasuna.
4. Hezkuntza.
5. Sentsibilizazio kanpaina.

Orain dela 70 bat urte geure herriak sufritu zue gerra eta ikusi ditugun argazkiak ez dira orduan bizitakoarekin oso desberdinak. Begiratu!









2015eko Apirila

EDUARDO GALEANO hil da (2015-04-13)
http://hausnarketarakotxokoapantarei.blogspot.com.es/p/filosofia-ii.html




2015eko Martxoa


EDERTASUNA

Hirugarren ebaluazio honetan edertasunera, artera hurbildu gara pixka bat Filosofiaren arlotik. Zer da edertasuna?, zer da esperientzia estetikoa?...Hainbat gogoeta eta hainbat ikuspuntu azaleratu dira gure artean.
Ondorengo lerroetan 2014-2015 ikasturtean 1.Batxiler A eta Bkoek gai honi buruz egin duten erreflexioetako lerro batzuk jasoko ditugu. Hona hemen:

Naiara Galdos



"Edertasuna hitzak zerbait dotorea dela esan nahi du. Gauzak, zein pertsonak edota ilunabarrak ezaugarri bat dute, eta horrek ederrak egiten dute."

Nerea Ansola

"Era horretan, musikarien esanahiarekin  ohartu eta zerbait kilikagarria adierazten didanean, gai naiz eskuak eta hainkak abesteriarekin batera mugitzeko eta adierazten didan guztia sinbolizatzeko. Hortaz, erakutsi diezaiogun munduari gai garela inguratzen gaituzten gauza eder edota dotore guztiak, edertasun sentimendu batez adierazteko".



Estibalitz Ruiz

"Edertasuna objetuetan, dantzan, musikan eta baita gizakiongan ere aurki genezake."


 



Gorka Anakabe

"Edertasuna ikusteko ikuspuntu asko daude, baina jende gehienak pertsonen kanpoaldea kontsideratzen du ederra; zer janzten duten... Artelanei eta margolanei presioa ipintzin diote, baina edertasunak ez luke preziorik izan behar".






Patxi Barrutia

"Baina edertasuna ez da bakarrik gizakiengan aurkitzen. Naturan ere aurki dezakegu edertasuna nonahi, animalietan, landareetan eta formazio geologikoetan. Adibidez, otsoak animaliak ederrak dira, batzuek edertasun hori beldurrengatik ikusi ezin  badute ere."




Lore Rico

"(...) aipatu nahiko nuke edertasunak baduela zerbait deigarria, ia misteriotsua, kontraesan bat azken finean. Betidanik esan izan da edertasuna anitza dela, inperfektua eta batez ere iheskorra. Baina iheskortasuna horrek badu zerbait...Zerbait berezia, gure memoriako zirrikituetan denbora luzez eramango duguna, ahaztezina, eta behinbetiko gure nortasuna aberasten lortzen duena."

 

Mari Valle

"Gure gizartean modak indar handia dauka, badirudi modako zerbait ederra dela. Egia?"





Leire Pérez

(...) edertasuna nire ustez erlatiboa da. Edertasun hitza, eta edertasuna bera, ikuspuntu ezberdinetik arakatzeko gaia gara pertsona eta pertsonalitatearen arabera. Nire ustez, edertasunak bi atal nagusi ditu; kanpoko edertasuna eta barrukoa".

"Argazki honetan tatuajearen kanpoko edertasuna ikus dezakegu, baina tatuaje askorek esanahi bat daukatenez, barruko edertasuna ere arakatu dezakegu."


Yassin Guerrero

"Gizaki guztiok ikusten dugu nolabait edozein objetuetan edertasuna. Batzuk barruko edertasuna ikusteko gai ere badira, beste batzuk ordea kanpokoa soilik ikusten dute. Nire ustez barrukoa da garrantzitsuena."



Garazi Aguilera

"Edertasuna ez da egun batetik bestera aurkitzen, batzuk egunetara, hilabetera edota urteetara, baina denok daukagu edertasuna gure barnean. Denori ez zaio ondo irudikatuko gure edertasuna, baina edertasuna zurea da."


Unai Osa

"Arteak beti adierazten du errealitatea baina ez du beti edertasunarekin topo egiten."




Patricia Allende

"Batzuetan jendeak bere burua baztertzen du ez delako oso ederra ikusten, nahiz eta bere inguruko jendeak benetan ikusi ederra dela."






Jon Badiola

(...) Zer da edertasuna? Maitasuna adierazteko modu bat? Errespetua adierazteko modu bat? (...) bakoitzak berre erara   ikusi ahal du edertasuna."



Josu Urrutia

Edertasunaren dibidez beterik dago mundua. Telebistan eta aldizkarietan agertzen diren emakume eta gizonak kanpotik ederrak dira, baina nire ikuspegi pertsonaletik, esango nuke, beraien izaera eta itzura manipulatuak izan direla gu erakartzeko, eta horrek, edertasunaren kontrako aurpegi bat erakusten digu."




Jon Fraca

"...) orainaldian edertasuna modu ez egoki batean erabiltzen da, zeren ederra izateko prototipo batzuk bete behar dituzu eta horregatik gu kondizionatuta gaude eta azkenik edertasuna ez dagoela itxuran norberaren barruan baizik".








Leire Cereza

"Bakoitzaren gustuak moden menpe egon balira, gutiok berdinak izango ginateke, baina ez da hala, alderantziz baizik, bakoitzak bere nortasuna du, guztiz desberdina."






Una Agirre

"Gure gaur egungo bizitza honetan, edertasunari buruz hitz egiterakoan, gorputz eta aurpegi lirainak etortzen zaizkigu burura. Baina edertasunak badauzka beste izaera batzuk itxura fisikotik harago; adibidez, eskulturetan, margolanetan edota naturako paisaietan edertasuna antzeman genezake."







Larraitz Torrontegi

"Horrela, ohartu ahal gara,edertasu hitza pertsona bakoitzarengan erlatiboa dela gu guztiok ez dugulako sentimendu, pentsaera eta gustu berberak."



Naiara Yañez



Artearen mundua izugarrai da. Norberaren sentimenduak nahiz pentsamenduak adierazteko modu bat da, buruan izkutaturiko mamu hori kanporatzeko era bat. Gizakiak bakoitzak bizi duen egoera erakusteko bidea ere bada; sufrimendua, amorrua, poza, harrotasuna, etab deskribatuz."

Nora Basterretxea

"Nahiz eta nire gustu musikalak aldatu egin diren, berarekiko sentimendua inoiz ez da aldatu. Gainera ez da bakarrik musika entzutea, baizik hura bizitzea ere. Esan nahi dudana da, sei urte nutuela pianoa jotzen hasi nintzela, eta zortzirekin baita tronpeta ere, eta inoiz ez zaidala  bururatu hau egiteari uztea."




Xabier Goikoetxea

"Edertasuna, gizaki orok erabiltzen dugun hitz bat da, gustuko duguna definitzeko, baina zer da konkretuki? Edertasuna, beste era batean esanda, gizakiok jasaten dugun zirrara bat da zerbait ikustean, ez du axola zer den, margolan bat izan ahal da edo abesti bat izan ahal da."





2015eko Urtarrila


Har dezakegu edozein egunkari eta munduan daudean problemekin laster ohartuko gara. Maiatzako udaleko huateskundeak direla eta alderdi politikoak hasi dira bakoitzaren ikuspuntuak eta asmoak agertzen. Mundu mailan dauden gatazka armatuak, Greziak bizi duen egoera ekonomikoa eta Tsipras lehendakari berriak duen liskarra Europarekin...Nola konpondu arazoak?, nola lortu mundu berri hobeagoa?

2. Ebaluazio honetan landu dugu gaia, aztertu ditugu mundu eta gizarte anitz honen aurrean zeintzuk diren gure jarrera hedatuenak. Filosofia I.ko ikasleak gogoeta filosofikoak lantzen hasi dira, eta hasunarketa sakonak atera dira. Hemen uzten dizuet adibide bat, ondo idatzia, argia, dotorea...


DISERTAZIOA: "ELKARRIZKETA"


Harmonian bizitzea, elkar errespetatuz eta elkarrengandik ikasiz. Hori lortzeko bide bezala ikus daiteke elkarrizketa. Hiztegiak ere antzerako modu batean definitzen du: "biolentziaren bidea hartu gabe negoziaziorako joera hartzen duen aukera". Sokratesek bazekien, bai. Funtsezkoa eta oinarri-oinarrizkoa iruditzen zitzaion hizkuntzaren erabilpena, bere ustez, arazo baten aurrean metodorik zentzuekoena baitzen.

Hala ere, badira ikuspegi unibertsalistarekin bat ez datozenak ere. Badira guztiz etnozentristak izan diren pasarteak historioan, izan ere, urteen joan etorria odolez bustia egon da, gizakia gizaki zenetik. Gudak, matxinadak... Hasieran beti egon ohi dira aldarrikapenez josiak. Azken finean, guda bat ez ote da hasten norbaitek erantzunen bat edota nahi duena eskuratzen ez duenean?


Naziek burututako genozidioa adibidetzat hartuz, argi eta garbi sumatu dezakegu haien pentsamendu etonzentrista, besteen gainetik zeudelakoaren ustea. Inorekin hitz egin gabe, galdetu gabe egin zuten egindakoa, baina ironikoki, Nüremberg-eko epaiketeetan judutarren HITZAREN BITARTEZ epaitu zituzten buruzagi naziak.



Historia hitz egiteko gai izango balitz ozen oihukatuko luke elkarrizketarako bidea dela zuzenena, hitzak sarritan armak edota tankeak baino boteretsuagoak izan ahal dira eta. Bestalde, denontzat ezagun izan beharko litzateke elkarrizketa soilik lehenengo pausoa dela, aurrerapauso hori eman eta bertan geldi, idor gelditzeak ez baitu garapenean, kulturaniztasunaren garapenean askorik laguntzen. Mugimendua da funtsezkoa.


Mugimendua, ekintza. Hori da behar duguna. Hitzetik hasiz eta bakoitzak bere onena, ahal duen beste emanez, borroka dezagun mundu bidezkoago baten alde. Tolerantzia, askatasuna, giza-eskubideak ... Hain urruti dauden balioak eskuratu ditzakegu, poliki, pentsatuz, Tantaka-tantaka sortzen da ibaia, eta pausoz-pauso eraiki dezakegu gure mundu ideala, gure ametsetako etxea. Ibiliz egiten da bidea, beraz, has gaitezen.




LORE RICO AZPIAZU
  




"Ibiliz egiten da bidea" dio Lorek, gogoratzen Machadoren hitzak?

Todo pasa y todo queda,
pero lo nuestro es pasar,
pasar haciendo caminos,
caminos sobre el mar.

Nunca perseguí la gloria,
ni dejar en la memoria
de los hombres mi canción;
yo amo los mundos sutiles,
ingrávidos y gentiles,
como pompas de jabón.

Me gusta verlos pintarse
de sol y grana, volar
bajo el cielo azul, temblar
súbitamente y quebrarse...
Nunca perseguí la gloria.

Caminante, son tus huellas
el camino y nada más;
caminante, no hay camino,
se hace camino al andar.

Al andar se hace camino
y al volver la vista atrás
se ve la senda que nunca
se ha de volver a pisar.

Caminante no hay camino
sino estelas en la mar...

Hace algún tiempo en ese lugar
donde hoy los bosques se visten de espinos
se oyó la voz de un poeta gritar:
"Caminante no hay camino,
se hace camino al andar..."

Golpe a golpe, verso a verso...

Murió el poeta lejos del hogar.
Le cubre el polvo de un país vecino.
Al alejarse, le vieron llorar.
"Caminante no hay camino,
se hace camino al andar..."

Golpe a golpe, verso a verso...

Cuando el jilguero no puede cantar.
Cuando el poeta es un peregrino,
cuando de nada nos sirve rezar.
"Caminante no hay camino,
se hace camino al andar..."

Golpe a golpe, verso a verso.



...eta suposatzen dut ezagutzen duzuela Joan Manuel Serrat eta Ssbinaren bertsioa.



Hemen daukazue beste disertazio poli bat. 

Disertazio filosofikoa (elkarrizketa)

Elkarrizketa hitzak bi pertsonen edo gehiagoren artean denbora zati batean zehar ematen den informazio trukaketa esan nahi du. Informazio trukaketa horretan emandako datuak gauza askori buruzkoak izan daitezke (egunerokotasuna, gertaeraren bat, negozioak … ) eta elkarrizketako parte-hartzaileen araberakoa izango da informazio mota hori. Baina zer da benetan elkarrizketa bat, eta zer lor dezakegu berarekin?
Elkarrizketa bat faktore askoren araberakoa da. Lehen aipatu dudan bezala, parte-hartzaileen arabera aldatu egingo da elkarrizketa (bi lagun edo langile bat eta bere nagusia), baita bere helburuaren arabera. Eta helburu hori betetzeko elkarrizketa batek indar handia izan dezake. Orduan, zergatik ez erabili elkarrizketa nahi duguna lortzeko bide bezala? Galdera horren erantzuna oso erraza da: ez delako beste bide asko bezain erraza, eta beti ere ez da beste bide horiek bezain eraginkorra.
Gizakia izaki alperra da berez, eta bide errazena hartzeko tentazioa dauka beti. Horregatik askotan zerbait lortzeko mehatxuak eta indarra erabiltzen ditu, daukaten bide errazena eta arinena direlako. Baina gizakia burugogorra da berez, baita berekoia ere, eta horrek, gizakiaren aurretik aipatu dudan ezaugarriarekin lotzerakoan, arazo bat dakar: nahi duena lortzeko ez da konformatuko “ezertarako balioko ez dion” elkarrizketa batekin. Hor datoz gerrak.
Gizakiak garatu dituen erlijioek euren artean gatazkak sortzen dituzte (gerren iturrietako bat dira), eta gerrak gehien bat gelditu diren arren, erlijioen arteko gatazkek hor jarraitzen dute. Erlijio desberdinetako pertsonak elkarrengana hurbiltzea gaizki ikusita dago batzuentzat, kultura ezberdinak ere txarrak direla uste izaten dute batzuk. Hain zaila ahal da elkarrengana hurbildu, eta elkarrizketa bat izatea? Elkarrizketa bat izanda, konturatuko ziren euren arteko diferentzia horiek ez direla hain handiak.
Guzti honekin esan nahi dudana da, elkarrizketa bat ongi erabilita gauza asko lor daitezkeela. Noizbehinka bide erraza alde batera utzi, eta elkarrizketaren bidetik joango bagina, konturatuko lirateke ez dela hain bide zaila, eta ondo erabili ezkero, beste bide guztiak baino eraginkorragoa izan daitekeela. Elkarrizketak gauza asko erakusten ditu, eta gauza berri horiek guk pentsatu baino hobeak izan daitezke. Elkarrizketa batek bi etsai lagun bihur ditzake, baita bi lagun haserretu berriz elkartu. Elkarrizketa bide zuzen bat da.


Patxi Barrutia




"Elkarrizketa bide zuzen bat da" dio Patxik. Elkarrizketak bestea entzutea eskatzen du, eta bakoitzaren beharrak kontuan izatea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina