2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

Panta Rei

Zergatik Panta Rei? 

Efeso-ko Heraklito (K.a. 550-480) filosofo presokratikoa izan zen,







eta bere esaldi famatuenetako bat Panta Rei izan zen. Gauza guztiak sortu eta usteldu egiten dira. Ez dago ezer mantentzen denik, dena da jario iraunkorra. Bizitza eta heriotza, esna-aldia eta loaldia, eguna eta gaua. Dena sortzen da kontrakoen arteko tirabiraren bitartez.

Hala ikusten dut bizitza, eguna joan eta eguna etorri, urtea joan eta urte berria heldu, dena jario iraunkor bat da. Ikasleak joan eta ikasleak etorri, irakasleak joan eta irakasleak etorri. Denok ari gara aldatzen, denok ditugu ideia desberdinak, bizitzaren interpretazio desberdinak, ikuspegi desberdinak. Bakoitzak geure betaurrekoak ditugu bere graduazioarekin, eta horrek baldintzatzen du munduaren, bizitzaren, arazoen, egunerokotasunaren bizipen desberdinak.

 Ikasleen "hausnarketa txokoa" sortzeko gogoa aspaldidanik neukan buruan, baina ez nuen momentua aurkitzen. Hemen ba, urte berriarekin, denontzako txokoa. Klaseetan pila bat erreflexio interesagarri sortzen dira eta pena izaten da jasota ez izatea. Hona hemen aukera, Animo eta Aurrera!!

Ikasle desberdinak, momentu desberdinak, filosofo desberdinak sorrarazten dizkiguten ideiak, iruzkinak eta abar idazteko txokoa duzu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina